Aurreko Albisteak

Bizkaibusen kabinetan Barik txartelak saldu eta errekargatuko dirala iragarri dau Garamendik Batzar Nagusietako Batzordean

Batzordea

Bilbon, 2012ko urriaren 24an

Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatuak, Itziar Garamendi andreak, Socialistas Vascos Taldeak eskatutako batzorderatze-eskari erantzunez, azaldu egin ditu Derion egoan Bizkaibusen kabinea kendu izanaren arrazoiak eta, bide batez, argitu egin dau txartelak saltzeko lekuok etorkizunean zer egingo daben. Garamendi Diputatu andreak iragarri dau Bizkaibusen kabinetan hemendik gitxira Barik txartel anonimoak “saldu eta errekargatu” egingo dirala. Bizkaiko Garraioen Partzuergoak aurreikusi dituan modalidadeetako bat da Txartel anonimo hori. Barik txartelaren erabilerea martxan da urriaren 11tik hasita.

Diputatu andreak iragarritako horregaz aurre egin deutse oposizinoko Taldeek botatako aieruei, egin-eginean salatu egiten eben-eta Aldundia “aienatzen” ebilela txartelak saltzeko lekuok eta Derioko kabinea kentzeak berretsi egiten ebala salmenta-lekuok kentzeko asmoa erabilela Aldundiak. Garamendi Diputatu andreak adierazo dau kabinea arrazoi “objektiboakaitik” kendu dala, ze, batetik, orduko hiru titulo besterik ez zituan saltzen eta, bestetik, hurrean estanko bi dagoz txartelok bertan erosteko. Kendu bada izan da, Diputatuaren esanetan, “baliabide publikoak zuhurtziaz erabiltearren”, urtean 60.000 euro inguru aurreztuko diralako. Diputatu andreak ezetsi egin dau kabinen egitekoak aienatzen diharduenik, kabinetan Barik txartela saltzea aurreikusten da eta.

Batzar berean, Bildu Taldeak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen bat eztabaidatu da, non Foru Aldundiari eskatzen jakon azterlan bat egin dagiala baloratzeko Bizkiabusen erabiltzaileentzako deskontuak jarteko aukerak dagozanentz. Bilduk gura dau “garraio publikoa bultzatzea” eta “gehien erabilten dabenek zama ekonomiko handiagorik ez izatea”. Ekimena onartu egin da, baina Talde ekimengilea izan ezik beste Talde guztiak abstenidu egin diralako, proposatutakoaren funtsarekin ados egon diran arren kontuan hartu dabelako be azterlan hori daborduko eginbidean dauela Bizkaiko Garraioen Partzuergoak, txartel bakarra martxan jarteari buruzko “Tarifak intergratzeko azterlana” deritxanaren barruan hain zuzen.

Bizkaibus zerbitzuari jagokonez be, Batzordeak ahobatez onartu dau “autobusez bidaiatu eta bizikletak eurekin eroan ahal izateko behar daben guztiaz” erabiltzaileei informatzeko eskatuz Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztutako beste Arauz Besteko Proposamen bat.


Barik txartelari buruzko proposamena kendu egin da

Azkenik, Euzko Abertzaleak Taldeak kendu egin dau Bizkaiko Garraioen Partzuergoari Barik txartelean aldaketak sartu dagizala eskatzeko aurkeztutako Arauz Besteko Proposamena. Kendu izanaren arrazoia izan da ekimenean proposatutakoak daborduko sartu dituala Partzuergoak. Egin-eginean, ekimena uztailaren 10ean egoan aurkeztuta, Barik sistemea erabat indarreratu baino askoz be arinago.