Aurreko Albisteak

Batzarretxeak 5.000 bisita baino gehiago jaso ditu Aste Santuan, eta 20.000 aurton

Turismoa

Beste urte batez, Gernikako Batzarretxea Bizkaiko turismoaren erakarpenerako gune nagusietakoa bilakatu da Aste Santuko Oporretan. Aurton, mundu osoko 5.000 persona hurbildu dira Gernikako Arbolea dagon lekuraino. Datu horreek, 2018ko lehenengo hilebeteetan lortu diran datuei gehitzen jakez: apirilaren 8ra arte, foru eraikinak 20.000 bisita baino gehiago erregistrau ditu.

Bizkaiko Batzarretako moltso arkitektonikoak jaiegunetan izan ebazan 5.465 bisiten artetik ,5 (2.053 persona) Euskal Herriko lurraldeetatik etorritakoak izan ziran. Gainerako bisitarietatik asko Estaduko beste erkidego batzuetatik etorri dira, Kataluniatik (994), Madrildik (630) edo Valentziatik (245). Azpimarragarria da Europatik, Frantziatik (129) batez be, eta Estadu Batuetatik (92) etorri diran turisten presentzia. Gitxiago izan badira be, Batzarren Egoitzak Japoniako turismoa be erakarri dau, bertatik 37 bisita etorri dira eta.

Foraltasuna eta Bizkaiko Batzar Nagusien historia transmitiduteko helburuan, Batzar Nagusiek urteak daroez turismoagaz erlazionautako datu garrantzitsuak lortzen eta gure lurraldeko kultur arloko ikonoetako bat izaten.