Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak eta Batzarretako sei taldeetako bozeroaleek Mondragon korporazinoa bisitau dabe

Mondragon korporazioa

Gaur, martiaren 19an, goizean, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak eta Batzarretako sei taldeetako bozeroaleek MONDRAGON korporazinoa bisitau dabe, bertako esperientzia zuzenean ezagutzeko. Iñigo Ucin presidentea izan da korporazinoak Arrasaten daukan zentroan ondo etorria emon deutsena, eta horren ostean lan saioa hasi da. Beste gauza batzuen artean, kooperatiba taldearen egungo egoerea eta etorkizuneko erronkak aztertu dira.

Batzar Nagusien aldetik, Arturo Aldecoa, Talde Mistotik; Irene Edesa: EAJtik; Ekain Rico, PSE-EEtik; Neskutz Rodriguez, Podemosetik; Javier Ruiz: PPVtik; eta Josu Unanue, EH Bildutik izan ziren.

MONDRAGONen aldetik honako hauek izan ziren bisitan: Arantza Laskurain idazkari orokorra; Juan Mari Palencia, Victor Arrizabalaga eta Oskar Goitia, lehendakariordeak; Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; eta Mikel Alvarez, Harreman Instituzionaletarako arduraduna.