Aurreko Albisteak

Enkarterrietako Museoak bisitaldi gidatuak izango ditu ISMAEL FIDALGO margolariari buruzko atzera begirako erakusketan sakontzeko

Bisitaldi gidatua

Ismael Fidalgo Enkareterriko margolari espresionistea izan zan, eta XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal margolaririk bikainenetarikoa. “Ismael Fidalgo (Sopuerta 1928 – Trapagaran 2010. Margolari espresionista baten abentura” deritxan erakusketea martxan dala-ta, Enkarterrietako Museoak zenbait bisitaldi gidatu antolatu ditu barikuan hasi eta Gabonak arte, “meatzen margolari” izan zan horrek itxi deuskun arte ondare handian sakontzeko asmoaz.

Gidatutako bisitaldiak doanekoak izango dira. Dana dala, aurretiaz erreserbatu behar dira 94 650 44 88 edo 94 610 48 15 telefonoetara deituta edo enkarterrimuseoa@bizkaia.eus helbidera idatzita. Bisitaldia talde mugatuetan egingo da, txanda bitan (11:30etan edo 13:00ean), urriaren 12, 14, 20 eta 21ean; azaroaren 25ean, eta abenduaren 1, 2, 16, 22 eta 23an.

Ismael Fidalgo margolariari buruzko atzera begirako erakusketea 2013ko urtarrilera arte egongo da edegita. 100 koadru baino gehiago dira, baita paper ganean egin zituan beste hogeita hamar lan inguru be (marrazkiak, gutun apainduak, dokumentazinoa…). Horrezaz ganera, produkzino propioko dokumentala be emongo da, Enkaterrigaz, Ezkerraldeagaz eta Meatzaldeagaz oso loturik egon zan artista horren bizitzari eta lanari buruzkoa. Era berean, erakusgai izango dira Fidalgoren hiru busto irudi eta beste artista garrantzitsu batzuk egin eutsiezan erretratuak, Ibarrola, Apezetxea, Etxarte, Marce Bañales edo Chumy Chúmez karikaturagile ezaguna horreen artean dirala.

Museoko teknikariek emongo deutsiezan azalpenen bitartez, bisitariek ikusi ahal izango dabe Nafarroan artearen eta margogintzaren iraultzaile handitzat joten dabela Fidalgo, edo 1957. urtean Trapagaranera joan zala eta hantxe ekin eutsala inguruan eukana margozteari, askorentzat “meategien margolari” bihurtu arte.

Abellanedako Museora (Sopuertan dago) hurreratu daitenak ikusiko dau 70en hamarkadan “La Balco” (Babcock Wilcox) izeneko Margolarien Taldearen sortzaileetariko bat izan zala, eta urte askoko lanaren ostean, adituek XX. mendeko euskal margolaririk esanguratsuenetarikotzat joten dabe espresionismoaren barruan. Fidalgoren lanak eragin handia izan eban beste euskal artista askorengan.