Aurreko Albisteak

"Politika orokorreko" Osoko Batzarra bihar, irailaren 12an, izango da

Gernika

Bizkaiko Batzar Nagusiek bihar, irailaren 12an, izango dabe “politika orokorreko” Osoko Batzarra. Batzar horrek “Ahaldun Nagusiaren Jendaurreko Adierazpena” dau izen ofizialtzat. Aldundiak berak eskatuta, Mahairen proposamena Taldeburu-Batzarrean ikusi zan joandako eguenean, eta José Luis Bilbao Ahaldun Nagusi orain urte bete dala izendatu ebenetik politika orokorreko lehenengo eztabaidaketa hori bihar eguaztenean goizeko 9:30etan hasita egitea erabagi zan.

Ana Madariaga Batzar Nagusietako Lehendakariak, Taldeburuei eguenean entzun ostean, 51 batzarkide jaun-andreak deitu zituan Gernikako Batzarretxean seguruenik goiz eta arratsaldekoa izango dan Osoko Batzarrerako. Krisialdi egoerea aintzat izanik, Ahaldun Nagusiak berak Abellanedan egindako azken Batzar Nagusian esanda eban batzarra ahal bait arinen egitea gura ebala.

Datorren eguazteneko Osoko Batzarrak aztergai garrantzitsu bakarra izango dau Gai-Zerrendan, Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren Jendaurreko Adierazpena hain zuzen. José Luis Bilbao jaunaren berbaldiagaz hasiko da —ez dauka denbora mugarik— eta ostean, Araudian agindutako etenaldia egin eta gero, batzarkide-taldeek 30 minutuko txandea izango dabe lehenengo eta beste 10 minutukoa gero harek esandakoei erantzuteko.