Aurreko Albisteak

Batzarretxea, Gerediagako jaietako erdigunea

Abadiñoko Gerediaga auzoko San Salbadorren jaiak hasiko dira barikuan. Urtero lez, abuztuaren hasieran, hirutik seira hain zuzen, Gerediagako Batzarretxea jaiaren erdigune bihurtuko da. Adin guztietakoentzako ekintzak eta ospakizunak egongo dira eta, betiko moduan, parte hartzea izango da nagusi auzoko jai horreetan.

Jaietako lehenengo ekitaldia Donien Atxa jasotea izango da, arrastegiko zortzietan, trikitixen doinuak alaituta. Aurton be gisatua banatuko da bertaratu daitezan guztien artean. Jaietako lehen kontzertua The Mockers taldearen eskutik etorriko da eta iluntzeko hamarrak eta erdietan erromeria hasiko da, Triki-ta ke taldeak alaituta.

Lehenengo eguneko jai ostekogaz, zapatuan eta domekan hainbat ekitaldi izango dira, besteak beste, asto-lasterketea, txapelketa gastronomikoak, mus txapelketea, bertsolariak, musika, dantzak eta umeentzako jolasak-eta.

Lotutako artxiboak: