Aurreko Albisteak

Bizkaian garraiorako Agintaritza bakarra sortzeaz eta Bizkaiko Garraioen Partzuergoaren etorkizunaz erabagiko dabe bihar Batzar Nagusiek Batzordean

Herri Lan eta Garraioetako Batzordea bihar batuko da, eguaztenean, ekainaren 27an, goizeko 10:30etan hasita, Bizkaian garraiorako Agintaritza bakarra sortzea aztertu dagian edo Bizkaiko Garraioen Partzuergoaren barruan zereginen eta ordezkaritzaren berregituraketea aztertu dagian Lantaldea sortu ala ez erabagiteko Bildu Taldeak egindako eskari baten oinarrituta.

Bilduk eskatutakoaren arabera, 6 hilabeterako izango litzateken Lantalde horren helburua da “garraioaren operatzaileek eta erakundeek gaur egun dituen egitekoak berraztertu eta Bizkaiko garraioan koordinazinoa eta parte hartzea bateratu eta bultzatzea.” Bilduren ustez, koordinazinorik eza egotea operatzaileen eta erakundeen artean “berez da eragozpena” mugikortasuna hobatu ahal izateko. Bizkaiko Talde Popularrak uste dau Lantaldea sortu baino lehenago, denborea emon behar jakola Aldundiari Bizkaiko garraio sistemearen gaur eguneko egoereaz txosten tekniko-juridikoa egiteko, eta hori eskatzen dauen Arauz Besteko Proposamena aurkeztu da.

Beste alde batetik, Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatuak, Itziar Garamendik, argipideak emongo ditu Batzordean, Socialistas Vascos Taldeak eskatuta, Egirletan istripua izateagaitik, eta errepide hori “istripu ugariko tartea” deritxenen artean behar bestean seinalizatu barik egoteagaitik, gidari andrazko bat indemnizatu beharrera Aldundia kondenatu izanari buruz. Beste ekimen bat dala-ta, Talde berberak argibideak eskatu deutsoz Sabino Aranako zubi-bidearen eraste-dataren inguruan.

Bizkaiko Talde Popularrak, bere aldetik, argibideak eskatuko deutsoz Diputatu andreari “Hegoaldeko Saihesbidearen bide-segurtasuna hobatzeko” Sailak hartutako neurriei buruz, Batzar Nagusiek hori erabagi eben-eta abenduan onartutako Arauz Besteko Proposamen baten bitartez.

Batzordearen amaieran, Larrañetako funikularrari buruz Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen bat eztabaidatuko da. Talde horren eretxiz, aurrekontu-murrizketek eta gure ekonomian dagozanek “arriskutan” jarten dabe Trapagaraneko auzoak lotzen dituan funikularra bizirik egotea etorkizunean, eta hori dala-ta eskatu egiten deutse Aldundiari, Udalari eta Eusko Jaurlaritzari “baterako estrategiak adosteko, etorkizunean bermaturik egon daiten funikularra”.