Aurreko Albisteak

Lagun Aro Bilbao taldea Batzarretxea bisitatzen

Gernikako Aretxaren aurrean ataratako argazkia

Gernikako Aretxaren aurrean ataratako argazkia

Lagunaro Bilbao saskibaloi taldeak Gernikako Batzarretxea bisitatu eban otsailaren 20an. Saskibaloia Bizkai guztiko gazteengan hurreratzeko antolatutako Bilbao Basquet Egunaren ospakizunen barruan egin eben bisitaldi hori. Lagun Aro taldeko jokalariek lehenengo eta behin entrenamentu-saioa egin eben Gernikako Maloste kiroldegian; horren ostean, barriz, Gernikako Batzarretxera joan eta historia-saioaldia izan eben.


Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaikideek, Ana Madariaga Lehendakari buru ebela, erakutsi egin eutsieen kirolarioi Bizkaiko Legebatarraren egoitza. Lehenengo-lehenengo, Javier Salgado kapitainak taldekideen aurkezpena egin eutsen Mahaikideei.
Ana Madariaga Lehendakari andreak ongi etorria egin eutsen bisitari ospetsuoi eta azaldu egin eutsen “Bizkairako eta Euskal Herri osorako hain berezia dan leku hau Europako legebatzarrik zaharrenetarikora dala”. Argazki ofiziala atara eta danak sartu ziran batzarretxe barrura, Batzar Nagusiak non egiten diran ikusteko.


Bisitaldiaren amaiera aldera, opariak emon eutsiezan alkarri: Lagun Aroko taldekideek izenpetutako kamiseta bat oparitu eutsien Lehendakariari, eta honek batzar-aretoaren goialdean dagoan grabatuaren kopia bat eskaini eutsen.