Aurreko Albisteak

Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatu jauna bihar batzorderatuko da Batzar Nagusietan, Melchor Gil dala-ta edegitako espedienteari buruz Bizkaiko Foru Ogasunaren barruan egindako ikerketearen emaitzen ganeko argibideak emoteko.

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean izango da batzorderatzea

José María Iruarrizaga Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatu jauna bihar, eguenean, 11:00etan hasita, batzorderatuko da Batzar Nagusietan, Melchor Gili buruz edegitako espedientea dala-ta Bizkaiko Foru Ogasunaren barruan egindako ikerketearen emaitzei buruzko argibideak emoteko.

Batzorderatzea Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean izango da, batetik Diputatuak bere kabuz eskatuta eta, bestetik, Bildu Taldeak eskatuta. Bildu Taldeak lehenagorik eukan eskatuta Diputatuaren batzorderatzea, aurreko agintaldian Batzar Nagusietako Lehendakariorde izandakoaren datu fiskalak filtratu izana azaleratu eta lasterrera edegitako ikerketaren emaitzak ezagutzeko.