Aurreko Albisteak

Gernikako Aretxa Bizkaiko bosgarren "bitxia", herritarrek emondako botoen arabera.

Gernikako Aretxa

Bizkaian edertasun handiko bitxiak ditugu arkitekturearen zein paisajearen aldetik. Horreetariko guzti-guztiek merezi dabe “bitxi” erextea. Gernikako Aretxa horreen artean sartzen da, hoba ez. Bizkaiko egunkari digital baten irakurleen arabera, gure Aretx gaztea bosgarren geratu da Lurraldeko historia-ondarekoak diran ehun lekuk baino gehiagok osatutako zerrendan. Herritarrek emondako botoetatik Pozalaguako kobazuloek urten dabe irabazle zerrenda luze horretan. Horren ostean, hurrenez hurren, ondorengoak geratu dira: Gaztelugatxeko San Juan, Balmasedako Zubi Zaharra, Bizkaia Zubia eta, bosgarren, Gernikako Aretxa.

El Correo Digitaleko irakurleak aste batzuetan botoak emoten ibili dira Bizkaiko 123 monumentu, eraikin edo eremu naturalen artean eurentzat “bitxiena” zein dan aukeratzeko. Irakurleek eurek lehen fase baten proposamenak egin ebezan eta, horren ostean, Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako aplikazino baten bitartez aukeratu ziran zerrenda hori osatu daben 123ak.

Tresna horren bitartez, internautek aukera izan dabe Bizkaiak ondarearen aldetik dituan aberastasunak ikusteko eta Bizkaiko “bitxirik onena” aukeratzeko. Ekimen horren azken fasean, argazki lehiaketea egingo da proposatutako “bitxi” guztien inguruan.

Argibide gehiagotarako:
http://info.elcorreo.com/joyas-bizkaia/