Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusiek ahobatez onartu dabe Bizkaibuseko autobusen berrantolaketea dala-ta alegazinoetarako epea luzatzeko eskatzea Foru Aldundiari

Ahobatez onartuta Batzordean

Ekimena ahobatez onartu da

Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garraioetako Batzordea gaur goizean batu da Bizkaibuseko autobusen berrantolaketea dala-ta alegazinoetarako epea luzatzea eskatzeko Talde Sozialistak aurkeztu dauen Arauz Besteko Proposamen bat eztabaidatzeko. Proposamen hori ahobatez onartu da eta bere barruan hartu dau Euzko Abertzaleak Taldeak aurkeztu dauen zuzenketa-eskearen edukina, hain zuzen be Sozialistek jatorriz eskatzen eben hila ebeteko luzapena barik 15 egunez luzatu daiten, egin-eginean administrazino prozedurek horrexetarako baino ez dabelako esku emoten.

Beste alde batetik, Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu egin dabe Bildu Taldeak aurkeztu dauen Arauz Besteko Proposamena, Miribilla eta Santutxu auzoak lotzeko Mirafloreseko zubibidea oinezkoentzako egokitu daitela eskatzen dauena. Bilduren eretxiz, kirol eta zerbitzuetako zentroak —Bilbao Arena, Miribillako Frontoia eta laster Udaltzaingoaren komisaldegia— inauguratu izanak areagotu egin dau auzo bien arteko mugikortasunaren eskaerea. Beraz, lortu gura dabena da Batzar Nagusiek eskatzea Bizkaiko Foru Aldundiari hila bete biko epean aurkeztu daitela Mirafloreseko zubibidearen zatia oinezkoentzako egokitzeari buruzko azterlana. Ekimenak Bildu Taldearen eta Socialistas Vascos Taldearen aldeko botoak izan ditu, eta Euzko Abertzaleak Taldearen eta Bizkaiko Talde Popularraren abstentzinoak.