Aurreko Albisteak

Kontu-Kontari saioaldiari hasierea emon deutso Enkarterrietako Museoak

Bizkaiko Batzar Nagusien Enkarterrietako Museoak Kontu-Kontari deritxanaren hamalaugarren saioaldia antolatu dau kultura-ondarea berreskuratzeko ekintzen egitamuaren barruan.

Oraintsura arte Euskal Herrian sakon sustraituta egon dan ahozko tradizinoa, kontu eta edesti-kontularitza, galzorian dago. Bideojokoen, informatikearen eta holakoen atzaparretatik askatu eta ahozko tradizinora hurbildu ezkero, ahozko tradizinoaren aberastasuna belaunaldi barriei eskualdatzea lortuko geunke, tradizino hori dagoaneko ia galduta, zaharren batzuk ozta-ozta gordeta, dago-ta.

Kontu-Kontari izena emon deutsegun saioetan kontu-kontalariek ipuinak kontatzen deutsieez 6 eta 10 urte bitarteko umeei. Enkarterrietako Museoan horretarako apropos prestatutako areto baten egingo da martiaren 4an, 11n, 18an, 25ean, eguerdiko 12etan. Sarrera doan izango da.

Era berean, martiaren 25ean helduentzako kontuak izango dira gaztelaniaz. Helduekin etorri daitezan umeentzako ekintza egokiak antolatu ditugu. Ekintzotan parte hartu ahal izateko izena emon beharra dago aldez aurretik, 94 650 44 88 edo 94 610 48 15 telefonoetara deituta.

6-10 URTEKO UMEENTZAKO IPUINAK EGUERDIKO 12:00etan

  • Martiaren 4an: Itziar Zubizarreta (Gipuzkoa). Euskeraz
  • Martiaren 11n: Anselmo Herrero (Kantabria). Gaztelaniaz
  • Martiaren 18an: Antton Irusta (Bizkaia). Euskeraz
  • Martiaren 25ean: Carles García Domingo (Errioxa). Gaztelaniaz

HELDUENTZAKO IPUINAK, EGUERDIKO 13:00etan
  • Martiaren 25ean: Carles García Domingo (Errioxa). Gaztelaniaz

Familiarekin datozan umeentzako ekintza osagarria antolatu dau Museoak. Ekintza horretan parte hartzeko telefonoz jakinerazo behar da aurretiz 94 650 44 88 edo 94 610 48 15 telefonoetara deituta.