Aurreko Albisteak

Bizkaibuseko autobusen berrantolaketea dala-ta alegazinoetarako epea luzatzeko eskatu dau Talde Sozialistak

Bizkaibus

Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garrioetako Batzordea datorren astelehenean, ekainaren 4an, bilduko da goizeko 10:30etan Bizkaibuseko autobusen berrantolaketea dala-ta alegazinoetarako epea luzatzea eskatzeko Talde Sozialistak aurkeztu dauen Arauz Besteko Proposamen bat eztabaidatzeko. Horretan sskatzen dana da Bizkaibuseko lineak berrantolatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako 5 aurreproiektuak (Enkarterri, Ezkerraldea-Meatzaldea, Txorierri-Mungialdea, Nerbioi-Arratia-Durangaldea eta Busturialdea-Lea-Artibai) hobeto aztertu ahal izateko epea luzatu daitela beste hila betez, epea martitzenean bertan, ekainaren 5ean, amaitzen da-ta.

Beste alde batetik, Miribilla eta Santutxu auzoak lotzeko Mirafloreseko zubibidea oinezkoentzako egokitu daitela eskatzen dauen Arauz Besteko Proposamena aurkeztu dau Bildu Taldeak. Euren eritxiz, kirol eta zerbitzuetako zentroak —Bilbao Arena, Miribillako Frontoia eta laster Udaltzaingoaren komisaldegia— inauguratu izanak areagotu egin dau auzo bien arteko mugikortasunaren eskaerea. Beraz, lortu gura dabena da Batzar Nagusiek eskatzea Bizkaiko Foru Aldundiari hila bete biko epean aurkeztu daitela Mirafloreseko zubibidearen zatia oinezkoentzako egokitzeari buruzko azterlana “indarrean dagoan legedian oinarrituta”.