Aurreko Albisteak

Eguaztenean, maiatzaren 30ean, izango dan Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean eztabaidatuko diran gaiak

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea

Maiatzaren 11n izandako Ekonomia eta Ogasuneko Batzordearen azken bilerea

Datorren eguaztenean, maiatzaren 30ean, izango dan Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean bizkaitarrek daukiezan ordezkariek Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztutako lau Arauz Besteko Proposamen eztabaidatuko dabez, frankiziei buruz, inbertsore atzerritarrarentzako arreta zerbitzua sortzeari buruz, Bilbao-Bizkaia Card txartel turistiko barria martxan jarteari buruz eta ekintzaile kulturea bultzatzeari buruz hain zuzen be. Horreek eta gero, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldun­diak sinatutako 2012. urterako Hitzarmen markoa aurkeztuko jako Batzordeari, Euskadiko enpresa sarearen enplega­rritasuna hobetzeko eta produktibitatea moderni­zatzeko eta areagotzeko baliabideak koordinatzekoa.

Gai-Zerrendako lehenengo aztergaitzat agertzen dan ekimenean Talde Popularrak eskatzen deutso Aldundiari “informazino kanpaina eratu dagiala frankizien jarduereari buruz” eta “beste erakunde batzuen laguntzagaz, sustatu dagizala frankiziak feria eta erakusketen bitartez“. Beste ekimen baten bitzartez, Talde berberak eskatu gura deutso Aldundiari “abiatuazo dagiala inbertsore atzerritarrarentzako arreta zerbitzua”.

Hirugarren aztergai moduan dago Bizkaiko Talde Popularraren beste Arauz Besteko Proposamen bat, eta hor eskatzen da Aldundiak “egin beharrekoak egin dagiazala Bizkaiko Foru Aldundiarengandik laguntzaren bat jasoten daben Museo guztiek martxan jarrri dagiezan deskontuak edo promozino merkeagoak, euren sarreretan Bilbao-Bizkaia Card txartel barriaren erabiltzaileei zuzendutakoak”.

Talde Popularrak aurkeztutako ekimenakaz amaitzeko, bada, laugarren Arauz Besteko Proposamenean eskatzen da Batzar Nagusien aldezkotasuna Aldundiari eskatzeko “lankidetza-hitzarmena egin dagiala Eusko Jaurlaritzagaz, hitzarmen horren bitartez Bizkaiko hezkuntzan bultzada handiagoa emoteko ekintzaile kultureari”. Proposamenak Euzko Abertzaleak Taldearen zuzenketa-eskea dauka, lankidetza-hitzarmena izenpetzera mugatu barik beste “tresna batzuk” martxan jarteko aukerea zabalik izteko eta Eusko Jaurlaritzaren eta arlo horretan lan egiten daben beste erakunde batzuen parte hartzea be ahalbideratzeko.