Aurreko Albisteak

Herri Lan eta Garraioetako Batzordeko bozketen emaitzak.

Batzordearen ikuspegia.

Herri Lan eta Garraioetako Batzordea gaur goizean batu da Batzarkide-Taldeek aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen batzuk eztabaidatzeko. Horreen artean egon dira Egirleta gainako errepidean bidesegurtasunari buruzko ekimen bat eta Bizkaibus zerbitzuari buruzko lau ekimen, esaterako Foru Aldundiaren web-gunean Bizkaibusaz emoten dan informazinoari buruz edota Aldundiak finantziatzen dauen Bizkaibus zerbitzuaren kabinak barritzatzeari buruz.

Egirleta gainako segurtasuna
Lehenengo eta behin Batzordeak onartu egin dau Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamena, zeinaren bitartez Aldundiari eskatzen jakon “bide-segurtasun neurriak presaz ezarri dagizala Egirleta gainako errepidean, bertatik doan trafikorako errepide zaharkituta dan horretan istripurik izan ez daiten”. Proposamenak Euzko Abertzaleak Taldearen zuzenketa-eske bi izan ditu, hain zuzen be bidesagurtasuna hobatzeko neurriak Aldundiari ez eze Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari be eskatzeko, zehatzago esanda radarrak jarrita. Zuzenketa-eskeok ez dira onartu. Hauxe izan da bozketearen emaitza: aldeko 7 boto (Bildu Taldea, Socialistas Vascos Taldea eta Bizkaiko Talde Popularra), aurkako botorik ez eta 6 abstentzino (Euzko Abertzaleak Taldea).


Hobakuntzak Bizkaibusen
Bilboko sarbide horren eztabaidea eta gero, Bizkaibus autobusen zerbitzuari buruz aritu dira batzordekideak. Hasteko, Bizkaiko Foru Aldundiaren web-gunean Bizkaibusaz emoten dan informazinoari buruz Bildu Taldeak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamena ahobatez onartu da. Bertan eskatzen da “web-gunean sartu dagiala Bizkaibusen kabinen kokapenari eta bezeroentzako daben ordutegiari buruzko informazinoa.”

Ondoren, Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen bi onartu dira. Bata, Aldundiari eskatzeko “Bizkaibusen geralekuak egokitu dagizala Sailak hiru urte dirala Bizkaibusentzat aukeratu eban irudi korporatiboaren arabera” eta, bestea, eskatzeko “behar besten seinalatu dagiala Aireportuko lineako geltokia” Kale Nagusiaren eta María Díaz de Haro kalearen kurutzegunean eta “seinaletako zutabea jarri dagiala Bilbobusegaz batera dauen Rekalde Zumarkaleko geltokian”.
Proposamen biotan emaitza berbera izan da: aldeko 7 boto (Bildu Taldea, Socialistas Vascos Taldea eta Bizkaiko Talde Popularra), aurkako botorik ez eta 6 abstentzino (Euzko Abertzaleak Taldea).

Azkenik, onartu egin da Talde horrek aurkeztuako hirugarren Proposamena, Aldundiari eskatu dakion hobetu eta eguneratu dagizala Bizkaibuseko “kabinak eta kabinok emoten dituen zerbitzuak”. Bildu Taldearen zuzenketa-eskea jaso dau azken ekimen horrek, “kabinotan lan egiten dauen pertsonalaren ganeko erantzukizuna, baita bertan eskaintzen diran informazinoa eta zerbitzuak hobatzeko egin daitzenen erantzukizuna be, Garraioen Partzuergora” eskualdatu daiten. Zuzenketa-eskea ez da onartu. Aurreko ekimenetako emaitza bera izan da: aldeko 7 boto (Bildu Taldea, Socialistas Vascos Taldea eta Bizkaiko Talde Popularra), aurkako botorik ez eta 6 abstentzino (Euzko Abertzaleak Taldea).