Aurreko Albisteak

Bizkai osoa Athletic-egaz

Lehenengo Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza ofizialak izan ziran: Gernikako Batzarretxea, Abellaneda, Gerediaga eta Bilboko egoitza. Orain, Kopa Finalera hurreratu ahala, Batzarkideek be bat egin dabe uholde zuri-gorriagaz. Bizkai osoa dago Athleticen pentzu eta bizkaitarren ordezkari politikoak be bai, hoba ez. Oraintsu izan ziran El Correo egunkariarentzako argazki saio bat egiten; argazkiotan ikusten da zenbateko aldekotasuna eta batasuna eragiten dituan Bielsaren taldeak. Lanestosatik Ermuraino, Bermeotik Urduñaraino, Gernikatik igarota, Bizkaiko txoko guztiak jantzi dira zuri-gorriz. Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak Gernikako Batzarretxeko ateak zabaldu ditu, une historiko hori betirako jasorik geratu daiten. Hantxe, euskaldunen arteko batasunaren ikur dan Gernikako Aretxaren ondoan, bildu dira Herri honetako alderdi politikoen ordezkariak argazki bat atara eta munduan zehar ozen entzun daiten futbol-talde horrek gure artean zenbateko indarra dauen: Aupa Athletic! Beti zurekin.