Aurreko Albisteak

Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaine¬ko Zergari buruzko eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko aldaketen inguruko eztabaidak

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean bizkaitarrek daukiezan ordezkariek eztabaidatu eta bozkatu egin dabez maiatzaren 11n zerga bi aldatzen dabezan foru-arau proiektuen ebazpenak, Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaine¬ko Zergari buruzkoa eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. Lehenengoa ahobatez onartu da eta hurrengo Osoko Batzarrean eztabaidatzea eta onartzea geratzen jako.

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari jagokonez, kasu horretan be onartu dau ebazpena Batzordeak; behin José María Iruarrizaga Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatuak aurkezpena egin ondoren, Taldeetako ordezkariek aldeztu egin dabez aurkeztutako zuzenketa-eskeak eta bozkatu egin dira. Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren aldaketea dala-ta aldatu egin dira gaur egun indarrean dagozan 3, 4, 13, 14, 16, 18 eta 24 artikuluak eta Aldibaterako Xedapena. Aldaketa hori Osoko Batzarrean onartu eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu daitenean sartuko da indarrean.

Hipotekei buruzkoetan eztabaidarik ez

Ostean, Batzordeburuak, Jon Andoni Atutxa jaunak, hasierea emon deutso Batzar Nagusietako lau Batzarkide-Taldeek aurkeztutako lau Arauz Besteko Proposamenen eztabaideari. Lau proposamenok gai berari buruzkoak izan dira, ekonomi krisialdiak eta burbuila inmobiliarioak etxebizitzen merkatu hipotekarioan sortuazotako egoereari buruzkoak hain zuzen be. Azkenean, ikusita gai horren inguruan talde guztien artean ahobateko adostasuna lortu leitekela hurrengo batzarrean, taldeek kendu egin dabez aurkeztutako proposamenak.