Aurreko Albisteak

Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko eta Ondasun Higiezinen gaineko zergei buruzko aldaketen inguruko eztabaidak

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordearen azken batzarra Bilbon

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean bizkaitarrek daukiezan ordezkariek datorren barikuan, hilak 11n, eztabaidatu egingo dabez Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaine­ko eta Ondasun Higiezinen gaineko zergak aldatzen dabezan foru-arauak. Horren ostean, Batzar Nagusietako lau Arauz Besteko Proposamen eztabaidatuko dira, bakotxa Batzarkide-Taldeek aurkeztutakoa, eta lauak gai berari buruzkoak, hain zuzen be ekonomi krisialdiak eta burbuila inmobiliarioak etxebizitzen merkatu hipotekarioan sortuazotako egoereari buruz.

Lehenenego, hipoteken betearazpenen ondorioei buruz Euzko Abertzaleak Taldeak aurkeztutako proposamena eztabaidatuko da. Ekimenak Socialistas Vascos Taldearen zuzenketa-eske bi izan ditu, abertzaleen proposameneko lau puntuetako bi aldatzea eskatzen dabenak.

Hipotekei buruzko eztabaida hori dala-ta, Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamenean eskatzen jako Estaduko Gobernuari aldatu dagiala Lege Konkurtsala.


Beste alde batetik, Socialistas Vascos Taldeak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamenean eskatzen da Foru Aldundiak BBKren Administrazino Kontseiluan dituan ordezkarien bitartez aldaketak sartzea BBK erakundeak emondako hipoteka maileguen klausuletan.

Azkenik, Bildu Taldeak be bere Arauz Besteko Proposamena aurkeztu dau, eta hor eskatzen dituanen artean dago “hipotekea betearazteko prozesuetan etxebizitza ordainean ematearena” sartzea.