Aurreko Albisteak

Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatu jaunaren batzorderatzea, Bizkaian enplegua bultzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean izenpetutako hitzarmenaren datuei buruzko eta Inama enpresarekiko kudeaketei buruzko argipideak emoteko.

Datorren eguaztenean, maiatzaren 2an, Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatu jauna batzorderatuko da, argipideak emoteko Bildu Batzarkide-Taldeak eskatu deutsazanei buruz, hain zuzen Bizkaian enplegua bultzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean izenpetutako hitzarmenaren datuei buruz eta INAMA enpresarekin Ekonomia Sustatzeko Sailetik burutzen ari diran kudeaketei buruz, enpresa horrek Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkeztu dauelako eta ia 150 langileri eragingo deutsielako.


Eguerdiko 13:00etan hasiko dan Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeak beste Arauz Besteko Proposamen bi izango ditu aztergai Gueñeseko Konecta BTOren langileen egoereari buruz, bata, Bildu Taldeak aurkeztutakoa eta, bestea, Socialistas Vascos Taldeak aurkezturikoa; azken horrek Euzko Abertzaleak Taldeak aurkeztutako zuzenketa-eskea dauka.