Aurreko Albisteak

Gernikako Batzarretxetik emongo dira ETBko informatiboak bonbaketearen 75. urteurrenaren egunean.

Gernikako Aretxa

EITBk bihar estaldura berezia emongo deutso Gernikako bonbaketearen 75. urteurrenaren egunari. Programazino berezi horren hasierea Gernikako Batzarretxean bertan izango da. Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakari Ana Madariaga andrea alkarrizketatuko dau Aitzol Zubizarreta kazetariak goizeko “Egunon Euskadi” informatiboan.

Egun guztian zehar, Gernika izango da ETBren informatiboen set-aren osagarri. Informatibo guztietan —goizean Egun On Euskadi, eta Gaur Egun eta Teleberri eta Azpimarraren edizino guztietan— Foru Uribildutik zuzenean informatuko da eta estaldura zabala izango dabe egun horretako ekitaldiek.