Aurreko Albisteak

Bizkaiko Foru Aldundiak genero ikuspegia daukien aurrekontuak ezarriko ditu 2019an bere sail guztietan

Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saila

Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Foru Diputatuak gaur iragarri dauenez, datorren urtean Bizkaiko Foru Aldundiko sail guztiak genero ikuspegia eukiko daben Aurrekontuetan inplikauko dira. Laespadak Bizkaiko Batzar Nagusietako batzordean izan dauen presentziak EH Bildu taldearen eskari bati erantzun deutso.

2013tik, Enplegu Sailak Genero Eraginaren Aurretiazko Ebaluazino Txostena egiten dau Aurrekontuen urteko Proiektu bakotxaren gainean. Gaur goizean Teresa Laespadak iragarri dauen barrikuntzea, ikuspegi hori sail bakotxean zehazteko Bizkaiko Foru Aldundiak erakutsi dauen konpromisoa izan da. Aldundiko arduradunak iragarri dauenez, Ogasun Saileko eta Bardintasunerako Zuzendaritza Orokorreko arduradunak foru sail bakotxeko teknikariakaz alkartuko dira, helburu horregaz.

Talde Mistoak, Popularrak, Euskal Sozialistek eta Euzko Abertzaleek modu positiboan balorau ditue arlo horretan aurrera eroandako ekimenak, baina ildo berean beharrean jarraitu beharra azpimarratu dabe. Eneritz de Madariaga Podemos Bizkaia taldeko ordezkariak sail bakotxean programak aukeratzeko erespideen gaineko informazinoa eskatu dau, eta “bardintasunaren betaurrekoak jarteko gonbidapena egin deutse pertsona guztiei”. Agerraldia eskatu dauen taldearen izenean aritu dan Arantza Urkaregik, bere aldetik, zehaztasun gehiago eskatu dau gastuan.

Erantzuteko txandan, Foru Diputatuak, sail bakotxean genero ikuspegiagaz aurrera eroango diran aurrekontuen programea aukeratzeko erabiliko diran bost erespideak zehaztu ditu: konplexutasuna, garrantzia, bultzatzeko gaitasuna, egonkortasuna denporan eta prestakuntza beharra. Azken puntu hori azpimarratu dau. Bere eretxiz, Bizkaiko Foru Aldundiak “begiradea genero ikuspegirantz biratzeko erronkari egingo deutso aurre 2019an”.