Gernikako Batzarretxeak barriro gainditu dau bisitari kopuruaren markea 2017an

Beste urte batez, Gernikako Arbola enblematikoa dagon lekua bisitaleku izan da, bertakoentzat eta kanpokoentzat. 2017an, Gernikako Batzarretxeak 150.000 bisitariren markea gainditzea lortu dau, bere ateak, kontinente guztietatik etorritako 154.648 pertsonarentzat zabaldu ditu eta, 2016an baino %9 gehiago.
2016an gertatu zan moduan, Bizkaiko sinbolo hau gure lurraldeko turismorako hiru erakarpen gune nagusien artean egon da, Bizkaiko monumentu historiko bisitatuena, eta bisitari gehien dituan hirugarren kultur jomugea, Bilboko Guggenheim Museoaren eta Arte Ederren Museoaren ostean. Hori guztia, Gernikako Batzarretxea lortzen ari dan erakarpenerako indar handiaren ondorioa da, ez Euskal herrian bakarrik –2017an izandako bisita guztien %22 bertakoak dira– baita Estaduko gainerako Autonomia Erkidegoetako eta munduko gainerako herrialdeetako bisitarien artean be.
Lehenengo kasuan, 2016an gertatu zan moduan, 18.202 bisitariren jatorrizko erkidegoa izan dan Katalunia, 16.150 izan dituan Madril eta 11.653 turista izan dituan Andaluzia azpimarratu behar dira; hiru kasuetan hazkunde txikia egon da.
Estadistikek erakusten dabenez, atzerriko bisitarien artean, Europak lehenengo lekuan finkatzen jarraitzen dau, turista gehienak bertatik datoz eta, beste kontinente batzuen aurretik. Europan azpimarragarriak dira Frantzia (11.334) eta Alemania (4.138). Beste alde batetik, igaz lehenengo postu horreetan Estatu Batuak sartu ziranetik, aurton herrialde haretako 5.414 turista etorri dira Batzarren egoitzea bisitetan. Kontinenteei jagoken hirugarren postuan Asia dago, 3.500 bisitagaz. Asian azpimarragarria da Japonia (1.959), kontinente horretako turisten erdia baino gehiago bertatik datozalako. Ranking-a Afrikak (76) eta Ozeaniak (390) osatzen dabe.
Osokoa egin dan egunetan izan ezik ateak zabalik izan dituen Bizkaiko Batzarretako egoitzak joan dan abuztuan jaso eban bisitari gehien, 29.617, hain zuzen be, eta gitxien urte hasieran, urtarrilean, 3.356 turista jasoz.
ENKARTERRIKO MUSEOA
2017an, Enkarterriko Museoak, erakusketa egonkorrari eta aldi baterako erakusketei eta egiten dauen ikerketa lanari esker, eta Abellanedan dagon Batzar Nagusietako egoitzak, bisitari asko erakarri ditue barriro. Aldi baterako erakusketen artean azpimarragarriak dira Gerra Zibilaren eta Maria Dapenaren gaineko erakusketak, eta baita Gabonetarako antolatu diran jarduerak be. Azken horreetan plaza guztiak bete dirala nabarmendu behar da. Aurten, Abellanedako egoitzak 12.495 pertsonaren bisitea jaso dau, igaz baino %4,2 gitxiago, hain zuzen be.
Urte honetako bisitari ohikoenak ikasle taldeak izan dira, gehienak Bilbo Handitik eta Enkarterritik joandakoak, bisitarien %75 perfil horretakoak izan dira eta. Gainera, 2017an, Europako herrialdeetatik etorrita leku horreetara joan dan turista kopuruak gora egin dau.