Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusiek Jose Luis Aurtenetxe eta Javier Madariaga letradunak omendu ditue, erretiroa hartuko dabe eta

Gaur goizean Gernikan egin dan Kontroleko Osokoa, batzarkide guztiek Jose Luis Aurtenetxe eta Javier Madariaga letradunei egin deutseen omenaldiagaz bukatu da. Behargin biak euren erretirora heldu dira, hiru hamarkadatan Bizkaiko Batzar Nagusietan euren zerbitzua eskini ostean.

Euren azkenengo Osokoa izan danez, saioa amaitzean, Ana Otadui Batzarretako Presidenteak eskerroneko berba batzuk luzatu deutsez, “profesionaltasunegaz erakutsi daben konpromisoarengaitik, urte luzeetan erabagiak bermatzeko egin daben beharrarengaitik, independentzian eta prestakuntza juridiko bikainean oinarrituta”. Otaduik ibilpide horreek azpimarratu ditu, “Batzar Nagusietan, garai haretan euskal erakunde demokratiko sortu barriak ziranen lekuko eta protagonista izan dirala” gogoratuz.

Aintzatespenari bukaerea emoteko, Batzar Nagusi osoak txaloz agurtu ditu, eta argazki oroigarria atara dabe Gernikako arbolaren aurrean.