Aurreko Albisteak

Ekonomia eta Ogasuneko batzordeak ia milioi bat euro hartzen dituen 12 zuzenketa-eske onetsi ditu Bizkaiko aurrekontu orokorretan

Bizkaiko Buru Batzordea

2018. urterako Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Foru Arau Proiektuak, aste honetan Lurralde Historikoko Batzar Nagusietako Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeak egin dituan zortzi saioetan onetsi diran 12 zuzenketa-eske partzialek eragindako aldaketea jaso dau. Datorren eguenean Gernikan egingo dan Osokoan aurrekontuen proiektua Batzordetik urten dan moduan onesten bada, sartutako aldaketek, 979.000 euro gehiagoko gastua eragingo dabe Foru Aldundiko gobernu taldearen hasierako aurreikuspenean.

Guztira lau izan dira hasieran aurkeztutako aurrekontuagaz alderatuta aldaketak izan dituen sailak. Euskera eta Kulturako saila izan da aldaketa gehien jaso dituana: 490.000 euroko balioa daben sei zuzenketa-eske, hain zuzen be. Bere ostean Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna dago, 390.000 euro gehitzea eragingo daben lau zuzenketa-eske partzialen bitartez. Iraunkortasuneko eta Ingurune Naturaleko sailari jagokonez, 60.000 euroko partidea gehitu da Urdaibai Bird Center-erako. Bukatzeko, Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesio Sailaren aurrekontuan, 50.000 euroko balioa daukan aldaketa bat onetsi da.

Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Foru Arau Proiektua Batzar Nagusietako Ekonomia eta Ogasuneko Batzordetik igaro ostean, Batzar Nagusien osoko saioa baino ez da falta Lurralde Historikoko 2018ko kontuak onesteko. Saio hori Gernikako egoitza historikoan egingo da, datorren eguenean, abenduaren 28an.