Aurreko Albisteak

Bizkaiko Aurrekontuen batzordeko eztabaidea aldaketa barik itxi da Ogasun eta Finantzetako partidan

Ekonomia eta Ogasun Saila

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ekonomia eta Ogasun Sailak, Ogasun eta Finantzetako Saileko kontuetan aldaketarik sartu barik itxi dau Lurraldeko Aurrekontu Orokorraren batzordeko eztabaidaren azkenengo jardunaldia. Batzordeko azkenengo eztabaidan, oposizinoko taldeek 55 zuzenketa-eske partzial aurkeztu ditue. Gobernu taldeak danak bota ditu atzera. Hori dala eta, José María Iruarrizaga Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatua buru dan sailak 54,33 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko dau Gernikako Osokoan, 2017koa baino %3,66 gehiago.

Datorren eguenean, abenduaren 28an, onestea falta dan kopuru hori, Bizkaiko Foru Aldundiko zortzi sailetarako aurreikusitako gastu osoaren %4,55ekoa da. Eguneko gai zerrendako bigarren puntuan Foru Arau Proiektuaren Testu Artikulau proiektua eztabaidatu da. EH Bilduk eta Talde Popularrak aurkeztutako 20 zuzenketa-eskegaz heldu da batzordera. Itzulpen batean egoan akats tekniko baten zuzenketea izan ezik, dokumentua bestelako aldaketa barik onetsi da.

Orain arteko batzorde guztietan gertatu dan moduan, eztabaidea amaitu danean, oposizinoko taldeek Osokorako erreserbau ditue euren zuzenketa-eske partzialak, bertan eztabaidatzeko.