Aurreko Albisteak

Iraunkortasuneko Sailak, Urdaibai Bird Center-erako 60.000 euroko partidea gehitu deutso bere aurrekontu proiektuari

Iraunkortasun eta Baliabide Naturaleko Saila

Lurralde Historikoko 2018ko Aurrekontu Orokorrak eztabaidatzeko hirugarren jardunaldian, Batzarretako taldeek Iraunkortasun eta Baliabide Naturaleko Sailaren kontuen aurrean aurkeztutako zuzenketa-eskeak bozkatu ditue Bizkaiko Batzar Nagusiek. Erregistrautako 86 aldaketa proposamenetatik bakarra onetsi da, Urdaibai Bird Center-i 60.000 euro gehiagoko partidea emoten deutsana.

Goizean egin dan saioan gertatu dan moduan, Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek baterako zuzenketa-eske bat aurkeztu dabe, oraingo honetan, Aranzadi Zientzia Alkarteak kudeetan dauen Urdaibaiko biosferako erreserbako hegaztien behatokia diruz laguntzeko. Ekimenak proposamena aurkeztu daben taldeen eta Talde Mistoaren aldeko botoak baino ez ditu jaso, eta EH Bildu, Podemos Bizkaia eta Talde Popularra abstenidu egin dira.

Euren botoaren errazoia azaltzeko orduan, EH Bildu eta Podemos Bizkaia ados agertu dira Urdaibai Bird Center-erako zuzkidura ekonomiko gehigarriagaz, baina ez dira ados agertu proponidutako diru-kopuruagaz. Hori dala eta, abstenidu egin dira.

Hori dala eta, Elena Unzuetak zuzentzen dauen Sailak 89 milioitik gorako aurrekontua aurkeztuko dau. Kopuru hori sail guztiek aurkeztutako kopuru osoaren %4,8koa da. Atzo eztabaidatu zan Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesio Sailaren aurrekontuagaz batera, igazkoagaz alderatuta aurrekontu partida txikiagoa daukan sail bakarra da. Kasu honetan, murrizketea %6,1ekoa izan da. Eztabaidea amaitzean, oposizinoko taldeek, datorren eguenean, abenduaren 28an, Gernikan egingo dan Osoko Bilkurarako erreserbau ditue euren zuzenketa-eske partzial guztiak.