Aurreko Albisteak

Batzar Nagusiek Garraio sailaren aurrekontuaren aurrean aurkeztutako zuzenketa-eske bakarra onetsi dabe, 50.000 euroko baliokoa

Bigarren eguna

Bizkaiko Batzar Nagusiek Lurralde Historikoko 2018ko Aurrekontu Orokorrak eztabaidatzeko bigarren jardunaldia hasi dabe gaur goizean, Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesio Sailaren gaineko saioagaz. 44 zuzenketa-eske partzial landu dira, eta Foru Gobernua eusten daben taldeen ekimenez aurkeztutako bat izan da onetsi dan bakarra.

Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztu daben zuzenketa-eskeak 50.000 euro gehiagoko zuzkidurea proponiduten dau, Bizkaiko Garraio Partzuergoak lurraldeko garraioaren egituraketaren gaineko azterlanetan aurrera egin daian. Bozketak EH Bilduren eta Talde Mistoaren aldeko botoak izan ditu, eta Podemos Bizkaia eta Talde Popularra abstenidu egin dira.

Botoaren azalpenean, Jesús Isasi bozeroale popularrak esan dauenez, bere abstentzinoa, gauzatu beharreko jarduketen inguruan azalpenik ez egoteak eragin dau. Zigor Isuskiza EH Bilduko ordezkariaren berbetan, “bitxia” da 50.000 euroko partida gehigarria kreditu orokorretik kentzen den zenbateko bera izatea.

Gaur goizeko saioan eztabaidatu diren gainerako zuzenketa-eskeak ez dira onartu, Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeen kontrako bederatzi botoakaz. Holan, eta datorren abenduaren 28an Gernikan egingo dan Osokoan gauzatuko dan behin betiko bozketaren faltan, Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesio Sailak ia 134 milioi euroko aurrekontu partidea eukiko dau. 2017koa baino %10 txikiagoa dan kopuru hori, Bizkaiko Foru Aldundiko sailen gastu orokorraren %11koa da.

Oposizinoko talde guztiek datorren eguenean, abenduaren 28an, egingo dan Osokorako erreserbau ditue gaur onetsi ez diran euren zuzenketa-eskeak.