Aurreko Albisteak

Gizarte Ekintzako Sailak bere aurrekontuari eutsiko deutso, Batzordeak ez ditualako onartu oposizinoak aurkeztu dituan zuzenketa-eskeak

Bizkako Buru Batzordea

Bizkaiko Batzar Nagusiek, Gizarte Ekintzako Sailaren aurrekontua aldatzeko oposizinoak aurkeztu dituan zuzenketa-eske partzialen eztabaidarako bigarren saioa egin dabe gaur arratsaldean. Ez da onetsi Talde Mistoak, Talde Popularrak, Podemos Bizkaiak eta EH Bilduk aurkeztu dituen 64 zuzenketa-eskeen artetik bat be.

Isabel Sanchez Robles buru dan sailak 494 milioi euroko gastu aurreikuspena aurkeztu dau 2018rako, Bizkaiko Foru Aldundi osorako erabilgarri dagon aurrekontuaren %41,43koa. Aurrekontu hori igazkoa baino %4,56 handiagoa da, hau da, 21 milioi euro gehiago.

Gaur goizean Herri Administrazio eta Erakunde Harreman Sailaren gaineko saioan gertatu dan moduan, oposizinoak, datorren abenduaren 28an Gernikako Batzarretxean egingo dan eta, seguruenez, Bizkaiko Foru Aldundiko 2018ko kontuen behin betiko onespenagaz bukatuko dan Osokoan barriro planteetako erreserbauko ditu zuzenketa-eske partzial guztiak.