Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusiak bere soilidaritatea adierazten du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoarekin garraioa hobetzen duen proiektua onartzen

Bizkaiko Batzar Nagusiek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Lankidetzarako Euskal Toki Erakundearen Elkartearekin - Euskal Fondoarekin, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoan garapenerako ekintza humanitarioak eta laguntza-ekintzak burutzeko.

Akordioaren arabera, Batzar Nagusiek guztira 60.000 euro jarriko dituzte Saharako biztanleria errefuxiatuaren kanpamenduetan garraioa hobetzeko elkarteak burutzen duen proiektua finantzatzearren. Proiektuaren barnean, gasolindegia eraiki nahi da lurralde liberatuetan eta Gazuaniko tailerrera beharrezko suntsikorrak eta ordezko piezak eraman nahi dira garraio publikoko ibilgailu astunak konpontzea ziurtatu ahal izateko.

Hitzarmena gaur arratsaldean berretsi dute Gernikako Batzarretxean, Maite Etxebarriak, Euskal Fondoako lehendakariak eta Abantoko alkateak, eta Ana Otaduik, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak; azkenak, "Euskadiren eta Sahararen arteko lotura" nabarmendu du.

Halaber, Batzar Nagusietako lehendakariak adierazi du Gernikako Arbolaren kimu bat El AAiun hirian "hazten ikustea nahi duela, berandu baino lehen", Mendebaldeko Sahararen hiriburu historikoan, "azkenik Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko instituzio demokratikoen gune bilakatutakoan".

Era berean, "Saharako lurralde okupatuentzako bakearen eta askatasunaren deia egin du, Saharako herriak autodeterminatzeko duen eskubide asketik". Honekin erabat egotea adierazi du Abdulah Arabik, Frente Polisarioren ordezkaria Euskadin, esanez egoera hau bide bakezalearekin bakarrik kopondu ahal dela. Bestalde, Bizkaiko Batzordearen lehendakariak adierazi duenez, berak ere estimatzen du Euskadiren solidaritatea saharaui herriarekin: "Solidaritatea herrien arteko samurtasuna da". Azkenik, Ana Otaduik adierazi du "genero-ikuspegitik" "Saharako emakumeen berdintasuna eta jabekuntza" hobetzen lagundu nahi duela.

Lankidetza-eremuak

Garraioa hobetzeko proiektuaz gain, ondorengo arloetan jarduerak garatzeko bi erakundeen arteko lankidetza aurreikusten da hitzarmenean:

- Garapenerako lankidetza: Egitura politikoak eta ekonomikoak aldatzearekin zerikusia duten garapen-programak.

- Ekintza humanitarioa: Laguntza, sorospena, babesa eta berreraikuntza, Giza Eskubideak defendatzeko lanez gain.

- Sentsibilizazioa eta garapenerako hezkuntza: Bizkaiko eta Euskal Herriko biztanleria herrialde behartsuen inguruan kontzientziatzeko eta horien gaineko informazioa emateko jarduerak.

EUSKAL FONDOA

1996. urtean eratu zen Lankidetzarako Euskal Toki Erakundeen Elkartea - Euskal Fondoa, Euskal Herrian Lankidetza Deszentralizaturako koordinazio eta laguntza tresna bezala; aldi berean, Hegoaldeko instituzio, erakunde sozial eta komunitateekiko harreman solidarioen alde diharduten esperientzia lokalak biltzeaz arduratzen da. Euskal Fondoaren helburua da herritarrak sentsibilizatzea herrien arteko desberdintasunaren inguruan eta egoera leheneratzeko lankidetza jorratzearen premia transmititzea.