Aurreko Albisteak

Batzarretako taldeek 656 zuzenketa aurkeztu dituzte Bizkaiko 2018ko Aurrekontuen aurrean

Bizkaiko Batzar Nagusietako taldeek guztira 656 zuzenketa aurkeztu dituzte Bizkaiko Lurralde Historikoko 2018ko Aurrekontu Orokorren Proiektuaren aurrean, iaz baino 73 zuzenketa gehiago.

Batzarretako taldeei dagokienez, Foru Gobernuaren eginkizuna duen taldeekin hasita, Eusko Abertzaleak (EAJ) eta Euskal Sozialistak, 6 zuzenketa partzial aurkeztu ditu. Bizkaiko Talde Popularrak (PP) 143 zuzenketa entregatu ditu, EH Bilduk 173; Podemos Bizkaiak 267; eta azkenik, Grupo Mixtoak, 67 zuzenketa. Zuzenketa gehien jaso dituzten sailak honako hauek dira: Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna (104); Ekonomia eta Lurralde Garapena (100); Euskara eta Kultura (92); Gizarte Ekintza (86); Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala (86); Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak (56). Azkenik, kopuru aldetik gutxien jaso dituztenen artean, hauek aurkitzen dira: Garraioa, Mugikortasuna eta Lurralde Kohesioa (52) eta Ogasuna eta Finantzak (55).