Aurreko Albisteak

Adimen urritasuna daukien pertsonez osatutako talde batek Batzar Nagusien gainean daukan ikuspegia erakutsiko dau "Hemen gaude/Aquí estamos" erakusketan

Bizkaiko Batzar Nagusiek “Hemen gaude/Aquí estamos” erakustea zabaldu dabe gaur, adimen urritasuna daukien pertsonaz osatutako talde batek azken hilebeteetan Bizkaiko Batzarren gainean gauzatu dauen begiradea. Bizkaiko batzarren egoitzetara bisitak egin eta horreen historia eta eskumenak barneratu ostean, Bilbao Formarte alkarteko kide diran 20 pertsonak euren artelanetan irudikatu dabe forutasunaren, eskubide historikoen edo Bizkaiaren sinbologia beraren gainean daukien ikuspegia.

Sormenean oinarritutako bidaia martiaren 14an hasi zen, Gernikako Batzarretxera egin zan bisiteagaz. Bertan, Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak taldea hartu, eta Batzarretako egoitza historikoa ezagutzera eroan eban. Bertan jaso ahal izan ebezan euren artelanetarako lehenengo ideak. Ibilpide historiko-kulturalak Batzarretako beste egoitza bitan egindako azkenengo topaketakaz jarraitu eban: Gerediagan eta Abellanedan.

Aurretiazko ikasketa horri esker, foru idiosinkrasiaren parte garrantzitsua islatzen daben ikuspegiak erakusten dituan talde erakusketea osatu ahal izan da –erakusketak 20 artista desbardinen 20 artelan ditu–. Batzar Nagusiek geure erakundeen egituran zelan funtzionetan daben erakusten dauen azterlanari esker, itzuli sortzailea emon ahal izan jake Batzarren ikonografiari eta nortasun zeinuei. Bertako egoitzak, Deiadarren mendien eguna, Gernikako Arbolea, Gernikaren bonbardaketea, Bizkaiko Jaunak edo Mendietaren artelanen interpretazinoa, besteak beste, beste modu batera interpretauko dira gaurtik urtarrilaren 31ra arte Batzar Nagusien Bilboko Egoitzako erakusketa aretoan.

Artista taldea Bilbao FormArte barruan dago, urritasun psikikoa eta intelektuala daukien pertsonentzako sorkuntza artistikoaren bitartez garapen pertsonaleko programa eskintzen dauen prestakuntza gunea. Arte plastikoen arloan egiten dabe behar batez be, eta bakotxak aukerea dauka bere artelana aurrera eroateko, artearen bitartez bere hezkuntzagaz jarraitzeko eta sormena handitzeko. Batzarren proiektuak euren ideen “leit motiv”-a jarraitzen dau: ikasleari hazkunde eta garapen artistikoa eta pertsonala eskintzea.

Lotutako artxiboak: