Aurreko Albisteak

Ibilpide kulturala Kolitza menditik, Euskadin Gerra Zibilean izandako azken burrukaldien aztarnen bila

1937ko udan Gerra Zibilak azkenengo burrukaldiak bizi ebazan Euskadiko frontean. Gudariak eta euskal milizianoak Kolitza-Alen lerroan egozan, indar frankistei aurre egiteko asmoz. Gaur, Enkarterriko Museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek, Enkarterri. 1937 eta Alboan alkarteen laguntzagaz, ibilpide kulturala antolatu dabe, orain 80 urte Euskadin Gerra Zibilak izan eban historia eta gerra horretako azkenengo burrukaldiak egin ziran lekuak ezagutzeko.

Ibilpide kulturalak harrituta itzi ditu “Kolitzako gudua” izenez ezagutzen dana egin zan mendikatera joan diran pertsona guztiak. Indar frankistek Balmaseda eskuratu eta gero, leku horretan ezarri zan gerrako azkenengo frontea (Kolitza-Alen). Ibilpidean, bisitariak, gidari eta historialari adituek lagunduta, oraindino trintxeren aztarnak kontserbetan dituan inguruko hainbat puntutan gelditu dira.

Ibilpideari hasiera emoteko, martira arte Enkarterriko Museoan(Abellaneda) ikusi ahal izango dan “Enkarterri. 1937. Gerra zibilaren azken hilebeteak Euskadin” erakusketa bisitauko da. Horren ostean, hainbat autobusek Kolitza mendiaren behekaldera (Balmaseda) eroan ditue bisitariak, “La Porqueriza” ingurura, hain zuzen be, eta bertan hasi da Kolitza mendiaren tontorrerako oinezko ibilpidea. Bertan egoan armada nazionala. Bertatik, Terreroseko tontorretik, euzko gudarostea egoan lekura joan dira.