Aurreko Albisteak

"El Besamanos" artelana Gernikako Batzarretxeko osokoen aretora itzuli da

Francisco de Mendietaren “El Besamanos” koadrua bere ohiko lekura itzuli da. Gernikako Batzarretxeko osokoen aretotik kendu eta “Emakumeok. Gernikako Arbolaren Aurrean” erakusketako artelan nagusia izateko beirategiaren aretora eroan ostean, Fernando Katolikoak Foruei zelan zin egin eutsien erakusten dauen artelana barriro be osoko saioen buru izango da.

Mendietak XVII. mendearen lehenengo hamarkadan margotu eban koadru handia, emakumeak bizitza publikoan bete dauen lekuaren aintzatespena eta ikusgaitasuna bultzatu dauen eta 120.000 pertsona baino gehiagok bisitau daben erakusketaren “leit motiv”-a izan da. Joan dan urriaren 1ean Batzar Nagusiek erakusketea itxi eben, adituen eretxiz Europako artean egin zan emakumeen lehenengo talde erretratua dan irudiaren berregite historikoagaz.