Aurreko Albisteak

Argizaiola sariketako argazkiak

Argizaiola 2017 sarien argazkiak Batzar Nagusietara helduko dira beste urte batez. Bizkaiko Batzar Nagusietan egongo dan erakusketea, zemendiaren bukaerara arte Bilbon bisitau ahal izango diran eta hainbat estilo eta gai lantzen dituen bederatzi argazki erakusketen arteko bat izango da, BBKk babesten dauen Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkartearen BILBOARGAZKI ekimenaren hamaikagarren edizinoaren barruan. Argazki zaleentzat uria erreferentzia bilakatu gura dauen programea, konbidautako artistetako batzuek emongo dituen sei hitzaldigaz eta hiru tailerregaz osatuko da.

Erakusketetako batek Argizaiola 2017 Lehiaketako lanik honenak batzen ditu Batzar Nagusietan. Holan, urriaren 2tik hilaren amaierara arte, Batzar Nagusietako erakusketa aretoak (Hurtado de Amezaga kalea, 6), Euskadiko sariketa beteranoenetakora aurkeztu diran lanen aukeraketea jasoko dau. Erakusketan argazki irabazlea, Asier Garagarzak egindakoa, eta accesitak (Xabier Mata eta Andrés Indurain) dagoz, lehiaketara aurkeztu diran beste batzuez aparte. Gainera, barrikuntza moduan, aurton Bilboko metroaren Berastegiko sarbideak erakusketa horren informazinoa emongo daben bost panel erakutsiko ditu.

Lotutako artxiboak: