Aurreko Albisteak

Batzarretako presidenteak gazte alemanak hartu ditu

Ana Otadui Batzar Nagusietako presidenteak, Euzko Gaztedi EGIk konbidauta Euskadin bisitan dagon gazte aleman taldea hartu dau gaur Gernikako Batzarretxean.

Azkenengo urteotan, Batzarren egoitzea oso topaleku interesgarria bilakau da Bizkaia bisitetan daben pertsona guztientzat. Gazte alemanek, beste gauza batzuen artean, Euskadiko erakunde eredua eta bakea eta herrien arteko adiskidetzea irudikatzen dauen herria ezagutu gura izan ditue.

Alemaniako gazteek interes berezia erakutsi dabe Gernikako Batzarretxea, Europako Batzar leku zaharrenetakoa, ezagutzeko. Bizkaiko Batzarretako presidenteak lagunduta, Batzarren egoitzako barruti nagusiak bisitau ditue, eta argazkia atara dabe Gernikako Arbolaren ondoan.