Aurreko Albisteak

Lounes Belkacem jauna, Amazigh-en Mundu Biltzarreko lehendakaria, Gernikako Batzarretxean izan da

Lounes Belkacem jauna Gernikako Arbolaren ondoan

Lounes Belkacem jaunaren argazkia Gernikako Arbolaren aurrean

Lounes Belkacem jauna, Amazigh-en Mundu Biltzarreko lehendakaria eta Frantziako Grenobleko unibertsitateko irakaslea, Gernikan izan da Batzarretxea eta euskaldunen ikur-adierazgarri dan Arbolea ezagutzeko. Herri berebertarraren ordezkari horrek interes handia erakutsi eban Euskal Herriko kulturea, izakerea eta ohiturak ezagutzeko.


Amazigh-en Mundu Biltzarra amazigh-en (berebertarren) alkarte eta erakunde politiko eta kulturalez osatuta dago. Afrika iparralde guztiko alkarteak hartzen ditu, baita handik kanpora joan eta atzerrian dagozan amazigh-en alkarteak be. Euren kulturea eta nortasuna babestu eta sustatzea dabe helburu, baita nazinoarteko erakundeen aurrean herri amazighenen defentsa be.