Aurreko Albisteak

Lehendakariak Gerra Zibilaren inguruko erakusketea bisitau dau Enkarterrietako Museoan

Lehendakariak eta bere Gobernu talde osoak, Enkarterrietako Museoan ikusi daiteken "Itxaropena inoiz ez da galtzen. Enkarterri. 1937. Gerra zibilaren azken hilebeteak Euskadin" erakusketea bisitau dabe gaur. Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak eta Javier Barrio Enkarterrietako Museoko zuzendariak egin deutsie harrerea Iñigo Urkulluri.

Joan dan astean inaugurau zan erakusketak hainbat gai jasoten ditu: tropen joan-etorriak, jasandako bonbardaketak, okupazinoa edo Enkarterriko biztanleen alkartasuna, euren etxeetan inguruko lurraldeetatik eta eskualdeetatik etorritako 200.000 errefuxiatu hartuz. Garai haretako argazkiak, pieza belikoak, planoak, jantziak, tresnak, dokumentu ofizialak edo egunkariak dira, beste batzuen artean, bisitaria 1937ko uda tragiko haretara eroango dauen erakusketa-kontakizuna, osatzen dabenak.

Gerrako giro haretan, lehenengo Eusko Jaurlaritza Turtziozera aldatu zan, orain 80 urteko gaurko egunez, eta bertan idatzi eban Jose Antonio Agirre Lehendakariak Turtziozeko Adierazpen ezaguna, euskal herriaren askatasuna aldarrikatuz. Holan, Lehendakariak, ordu batzuk geroago, Turtziozen alkartu dau bere Gobernu Kontseilua, garai haretako gertakaria omentzeko.

Lotutako estekak: