Aurreko Albisteak

Bavariako ordezkaritza batek Gernika bisitau dau

Bavariako ordezkaritza batek Gernikako Batzarretxea bisitau dau gaur, Euskadiko erakundeen egituran sakontzeko helburuz. Alemania osatzen daben hamasei estadu federauen artetik handienak, hartu-emonak indartzea eta interes komuneko arloetan lankidetzea estutzea be gura dau. Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak Bavariako hogei ordezkari politiko inguru jaso ditu, Legebiltzarreko eta Gobernuko kideen artean.

Bisitea, joan dan garagarrilean, uri haretan SPRIk Alemanian daukan bulegoaren inaugurazino ekitaldia zala eta, Eusko Jaurlaritzak eta Bavariako Gobernuak Munichen sinatu eben akordioaren barruan sartzen da. Bidaiaren xedea Euskadi eta Bavaria arteko hartu-emonetan sakontzea da, gobernu bientzat lehentasunezkoak diran hainbat sektoretan eta arlotan, I+G+Ban, espezializazio adimentsuko 4.0 industrian, makina-erremintan, automozinoan, Lanbide Heziketan eta ingurumenean eta energian, beste batzuen artean. Arlo horreek guztiak sinatu zan akordioan jasoten dira.