Aurreko Albisteak

Europar Kontseiluko Toki eta Lurralde Aginteen Kongresuko presidenteak Gernikako Batzarretxea bisitatu dau

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak Gudrun Mosler-Törnström Europar Kontseiluko Toki eta Lurralde Aginteen Kongresuko presidentea hartu dau gaur eguerdian Gernikako Batzarretxean.

Salzburgoko (Austria) Legebiltzarreko presidenteordea be badan Mosler-Törnström, 2009tik da Europar Kontseiluko Toki eta Lurralde Aginteen Kongresuko kidea, eta joan dan urrian erakunde horretako Presidente aukeratu eben, CPLREko maila goreneko erantzukizuna bereganatu dauen lehenengo emakumea bilakatuz. Toki eta lurralde gobernuak ordezkatzen dituan erakunde zaharrena da (1949an sortu zan).

Euskal Udalerrien Erakundeak (EUDEL) konbidauta Euskadira egin dauen lehenengo bisita instituzionalean, Mosler-Törnströmek interes berezia erakutsi dau Gernikako Batzarretxea, Europa osoko legebiltzar zaharrenetakoa, ezagutzeko. Bizkaiko Batzarretako presidenteak lagunduta, Foru Batzarraren egoitzako txoko nagusiak bisitau ditu eta ohorezko liburuan sinatu dau.