Aurreko Albisteak

Pobrezia eta Giza Bazterketaren Aurkako Europar Sarearen bisitea

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak, Pobrezia eta Giza Bazterketaren Aurkako Europar Sareko (EAPN) Euskadiko ia ehun kide jaso ditu gaur goizean. Kideek argazkiak atera ahal izan ditue Gernikako Batzarretxean, Arbolaren ondoan, eta barruti horretako txoko nagusiak bisitau ditue.

EAPN Euskadi Alkarteak, pobreziaren eta giza bazterketaren aurkako burrukan inplikauta eta arlo horretan modu koordinauan behar egiteko prest dagozan Euskadiko Hirugarren Sektoreko erakundeak alkartzen ditu. Euskadiko sarea estadu eta Europa mailako sareko kidea da, eta helburu berberak daukaz.