Aurreko Albisteak

Mendekoen eta ahalmen-urrituen egoereari eta beharrizanei buruzko iradokizunen eta ondorioen txostena

Batzar Nagusien Taldeburu-Batzarrak, 2008ko otsailaren 12an izandako bileran, onartu egin eban, Gizarte Ekintzako Batzordearen eskariz, Mendekoen eta ahalmen-urrituen egoereari eta beharrizanei buruzko Lantaldea eratzea, horren zeregina izanik pertsona horreen beharrizanak dirala-ta gizartearen erronkei ahalik eta ondoen erantzuteko iradokizunak eta ondorioak zehaztea.

Lantaldeburua Susana González Rómulo andrea izan da eta Batzar Nagusietako Batzarkide-Talde guztietako ordezkariak izan dira partehartzaile bertan: Jon Larrea Arruti (Euzko Abertzaleak), Juan Isidro Otermin Eraso (Socialistas Vascos), Inés Nerea LLanos Gómez (Talde Popularra), Ana Telleria Herrera (Ezker Batua-Berdeak) eta Miren Begoña Agirre Pereda (Talde Berezia).

Lantaldearen aztergaiaz zerikusirik daben zenbait arlotako ordezkariek be hartu dabe parte bileretan, eta horreek egindako ekarpenak eta iradokizunak oinarritzat erabili dira, behin eztabaidak izan eta gero, Lantaldeak onartutako iradokizunen eta ondorioen txostena egiteko. Txostena 2010eko abenduaren 20an Lantaldeak izandako bileran onartu zan.

Txosten hori Gizarte Ekintzako Batzordean onartu zan, behin Batzarkide-Taldeek zuzenketa-eskeak aurkeztu eta horreek eztabaidatu ondoren, 2011ko martiaren 14an izandako bileran. Testu hori interesa daukan edonoren esku jarri da.

Lotutako artxiboak: