Aurreko Albisteak

Veracruzeko Estaduko Kongresuaren bisita

Gernika

Ana Otadui Batzar Nagusietako presidenteak Veracruzeko Estaduko Kongresuko ordezkaritzea jaso dau gaur Gernikan. Ordezkaritzea, Eusko Legebiltzarragaz sinergiak konpartitzeko lankidetzarako akordioa dala eta dago Euskadin. Mexikoko batzarretako Mahaiko ordezkaritzea María Elisa Manterola presidenteak, Dulce María García presidenteordeak eta Regina Vázquez idazkariak osatzen dabe, eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak lagunduta heldu da Gernikako Batzarretxera, Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena gogorarazoteko ekitaldietan parte hartu ostean

Mexikoko ordezkaritzeak txistuz jotako “Agur Jaunak” entzunez jaso dau harrerea Bizkaiko Batzarretako eskilaretan, errespetu eta harrera sinbolo moduan. Txistulariek eta Batzarretako presidenteak lagunduta, konbidauak Batzarretako egoitzea bisitau dabe, eta horren ostean argazkiak atera ditue Gernikako Arbola Zaharraren eta Haretx gaztearen ondoan.

Ahaldun Nagusiek eta Lehendakariek euren zina egiten daben leku berean, Veracruzeko ordezkariek dantzari bikote baten omenaldia jaso dabe, ohorezko “aurreskuagaz”, eta horren ostean bisita gidaua egin dabe Batzarretxe barrura (osoko bilkuren aretoa, Leiarpeko aretoa-Museoa eta artxibategia-liburutegia), eta bukatzeko presidentearen bulegora joan dira, Batzarretxeko Ohorezko Liburuan sinatzeko eta mezu bat idazteko.

Izaera instituzionaleko bisita esanguratsuetan ohikoa dan moduan, Batzar Nagusietako presidenteak, euskal eskubide historikoen berezitasuna azaltzen dauen “La Foralidad” liburuaren ale bat oparitu deutso Veracruzeko Kongresuko ordezkaritzeari.