Aurreko Albisteak

Bizkaitik igarotean Red Eléctricaren goi tentsinoko lineak eragin daikezan "kalte" posibleak aztertzen dabil oraindino Aldundia

Bilbao

EH Bilduren ekimenaren asmoa, azterlanaz arduratuko dan erakundea Parkearen ardurea dauen organua izatea da –Aldundiak parte hartzen dau organu horretan–, elektrizidadearen banaketeaz arduratzen dan “400 kv-ko zirkuitu bikotxa” babestutako gunetik “350 metrora” igaroko dalako. David Lopategi batzordekideak, atzo Ekonomia eta Ogasuneko batzordean egin eban moduan –bertan José María Iruarrizaga Ogasuneko diputatuak proiektuaren aurrean Aldundiak “alegazinoak” aurkeztu dituala adierazo eban–, azpiegitura horrek pertsonengan eta ingurumenean “eraginak” izango dituala esan dau. Batzordekide abertzalearen berbetan, azpiegitura elektrikoa ez dator bat Estaduaren energia kontsumoaren parametroakaz, bertan instalauta dagon potentziak “ia hirukoiztu” egiten ditualako eguneroko kontsumo pikoak.

Arauz besteko proposamena ez da onartu, PP taldeak eta Foru Gobernua eusten daben talde biak kontra agertu diralako. Talde Mistoa eta Podemos, barriz, alde agertu dira. EAJ-PNV eta PSE-EE taldeak “zaharkituta” geratu dan ekimena dalako agertu dira proposamenaren kontra, une honetan egon daitekezan eragin posibleak aztertzen ari dalako Aldundia.

Marimar Rodríguez sozialistak gogora ekarri dauenez, Gobernu Zentralaren aldetik ingurumen eraginaren inguruko aldeko adierazpena jaso ostean, “xehetasun gehiagoko” beste proiektu bat egiteko eskatu eutsan Aldundiak enpreseari. Bere eskarien artean, “sai zuria” moduko espezieen “biziraupena” bermatu beharra jasoten zan, Beitiak geroago gogoratu dauen moduan. Batzordekide jeltzaleak baieztu dauenez, Urkiolako Parke Naturalaren ingurunean azpiegiturak izan daikezan eragin negatiboak aztertzeaz gain, “lurralde osoan izan daikezan eraginak” dabil aztertzen aldundia. Beitiak adierazo dauenez, azterlanaren eukia, “bukatu eta gero” ezagutuko da.

ONARTU EZ DIRAN BESTE EKIMEN BATZUK

Saio berean EH Bilduren beste ekimen bat landu da, Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako Sailari, “Bizkaiko lehen sektoreko ekoizpen eredu guztiak bultzatzeko” eskatzeko, prestakuntzari, baliabideei, aholkularitzari eta diru-laguntzei jagokenez. Proposamenaren muinean ados egon arren, testuaren idazketan jasoten diran ñabardura batzuk dirala eta ekimenak ez dau aurrera egin, EAJ-PNV eta PSE-EE kontra agertu diralako. Podemos Bizkaiak aldeko botoa emon dau, eta PP eta Talde Mistoa abstenidu egin dira.

Modu berean, Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako batzordeak ez dau onartu Talde Mistoak aurkeztu dauen arauz besteko proposamena, Leioan dagon Artaza Jauregiko lorategietan jolas-eremua sortzeko aukerea aztertu daiala “eskatzeko” Aldundiari.