Aurreko Albisteak

"Ia 10.000 erabiltzailek" hartu dabe altea Bizkaiko bidesari sisteman lehenengo hilebete bietan

Bilbao

Aldundiko arduradunak adierazo dauenez, Aldundiak “beharrean jarraitzen dau”, Bizkaian apliketan danaren “antzeko” eredua Euskadi osoan martxan jarteko. Bizkaian 30 eurora dago mugatuta hileko gastua, AP-8, Hegoaldeko Saihesbide Metropolitarra (HSM-VSM) eta Artxandako tunelak erabilteagaitik. Pradalesek adierazo dauenez, bere asmoa, AP-8 eta AP-1 autobideak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban erabili ahal izateko “diru-laguntzinoen eredu barria” aurton bertan prest egotea da, baina, horren aurretik, Administrazinoek alderdi “teknikoak eta legalak” eta neurri horrek lurralde bakotxeko aurrekontuetan izango dauen “eragin ekonomikoagaz” lotutako beste alderdi batzuk konpondu beharko dira.

Pradalesek azpimarratu dauenez, ardura gehien sortzen dauen alderdietako bat iruzurraren kontrolagaz erlazionautakoa da, joan-etorriko milaka eragiketa egiaztetako gai izango dan eredu bat ezarri ahal izateko. Urtarrilean bakarrik, AP-8aren Bizkaiko tartean zenbatu ziran “2,6 milioi joan-etorrietatik 240.000 diruz-lagundutakoak izan ziran. Elementu hori “Bizkaian bakarrik egiaztetea gaitza bada, pentsau zer izango dan hiru lurraldeetan”, azaldu deutse Pradalesek Batzarretako taldeei.

Batzarretako taldeek galdetuta, diputatuak esan dau “bilera bi” egin dirala maila politikoan, eta “kontau ezin beste” maila teknikoan, “zuhurtzia eta behar diskretua” eskatzen dauen gai “konplexua” bideratu ahal izateko. Diputatuak ez dau ezarpenerako data bat emon, ezta erabiltzaileentzat izango leuken benetako kostua be, eta guzurtau egin dau bidesari sistemeak eragina dauenik Interbiaken kontuetan, Saila dalako diru-laguntzino horreek bere gain hartzen dituana, foru agindu baten bitartez. “Alderantziz, bidesari sistemea, diru-sarrera gehiago eragiten dauen trafiko gehiago ari da sortzen”, esan dau.


KONPONKETAK ERREKALDEKO BIDE-ZUBIAN

Beste alde batetik, Errekalde auzoko motozikleten aparkaleku baten gainean A-8ko bide-zubiko pantaila bateko “ainguraketako gida” bat jaustean hartu diran neurrien inguruko informazinoa be emon dau Pradalesek. Pieza hori zezeilaren 3ko gaueko "23:37an" jausi zan, haize “indartsuak” zirala eta.

Egin beharreko azterketea egin eta gero, Aldundiak “zarataren kontrako 32 pantaila” kentzea erabagi eban Donostiako noranzkoko errepidean. Material hori barriro diseinau da tarte horretarako, zutabe bertikalak “metro birik behin jarriz, lau metroz behin jarri beharrean”, haizearen erasoari hobeto aurre egin ahal izateko. “Daborduko” apliketan hasi dan dan neurriak “60.000 euroko” kostua izango da.

Oposizinoaren eretxiz, gertakari horrek “agerian” izten dau Errekaldeko biztanleak jasaten ari diran egoerea, A-8aren altxatutako trazaua dala eta. EH Bilduk eskaria egin dau, “saihesbidearen” eraikuntzarako proiektuak “lehentasuna” izan daian Aldundiaren planetan.

Pradales defendidu egin da, esanez, HSM-VSMa eta San Mamesetik Bilbora dagozan sarbide barriak dirala eta murriztu egin dala bide-zubiek jasaten daben trafikoa eta, ondorioz, baita eragozpenak be. 2010ean “108.000” baziran egunero zubietatik zirkuletan eben ibilgailuak, 2015ean eguneroko batez-bestekoa “90.013ra” jatsi zan. Gainera, aurton Aldundiak ibilgailu astunen igarotea mugatu eban.

Errepideak etorkizunean izango dauen ibilpideari jagokonez, Aldundiak Bilboko Udalari trazaurako “hiru alternatiba” emon deutsazala gogoratu dau Pradalesek, ondoren aztertzeko eta Bizkaiko uriburuko Uri Antolamenduko Plan Orokorrean sartu ahal izateko. Hortik aurrera geratzen dana eraikuntza proiektua eta ingurumen eragineko adierazpena onartzea izango da. Egin beharreko desjabetzeak egin eta gero, obra hasi egingo litzateke, “40 hilebeteko” gauzatze epealdiagaz eta “153,5 milioi euroko” aurrekontuagaz.


LAN TALDEAREN ERAKETEA ERREPIDEEN LAP AZTERTZEKO

Saioaren hasieran, Batzar Nagusietako Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapenerako Batzordeak lan talde bat osatu dau, Errepideen Lurraldeko Arloko Plana eta horren berrikuspenak aztertzeko. Eskariak Bizkaiko Batzarretako sei taldeen sinadurea daroa, eta talde horreek euren ordezkariak izendatu ditue. Honeek izango dira: Irene Edesa (EAJ-PNV), Zigor Isuskiza (EH Bildu), Josu Montalbán (PSE-EE), Nuria Atienza (Podemos) eta Jesús Isasi (PP).