Bonbardaketen biktimek Gernikan laga dabe Sabino Arana saria
Gernika
Gernikako, Durangoko eta Otxandioko bonbardaketetatik bizirik jarraitzen daben pertsonek, euren herrietako hiru nerabek lagunduta, Gernikako Batzarretxean laga dabe joan dan hilean jaso eben Sabino Arana saria.
Andone Bidaguren eta Garoa Basterretxeaz (Gernika), Pilar Bilbao eta Pello Iriondoz (Durango), eta Mª Ángeles Ortiz de Zarate eta Mikel Lasuenez (Otxandio) gain, ekitaldian hiru herrietako udal ordezkariek hartu dabe parte, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteagaz batera, eta Juan María Atutxa Sabino Arana Fundazinoko presidenteagaz batera .
Bertan, eskintza bat itzi dabe Gernikako Batzarretxeko Ohorezko Liburuan: "Leku esanguratsu honetan, euskal herritar guztion etxe sakratuan eta gure askatasunaren ikur nagusi den Arbolaren gerizpean, honako sari hau gorde gura dogu bertan 1936-1939ko gerrako biktima guztiak gogoan hartuta eta gaur egun ere gatazka belikoen eta jazarpenaren kalteak pairatzen ari diren guztien izenean".
"Guretzat benetako ohorea da sari garrantzitsu eta hunkigarri hau Gernikako Batzarretxean gordetea.- Gaurko ekitaldiagaz gure eskubideen eta gure askatasunen hainbat sinbolo alkartzen dira, Picassoren Guernica, gure lurraldean bonbardeautako herriak eta Gernikako Zugatza, gure eskubide eta askatasun guztien sinbolo unibersalena”, azpimarratu eban Ana Otaduik.