Aurreko Albisteak

Euskaltzaindiak, euskerazko 1.700 berba inguru jasoten dituan hiztegi juridiko-parlamentarioa aurkeztu dau

Argitalpen horren xedea legebiltzarretako kideek eta kazetariek erabilten daben terminologia bateratzea da. Baliagarria izango da euskeraz berba egiten dan batzarretako eguneroko jardunean erabilten diran termino juridikoen inguruko zalantzak argitzeko.

Euskal administrazino guztiek hiztegi hori egiteko orduan erakutsi daben adostasuna azpimarratu dau Euskaltzaindiak. Nafarroako Parlamentuak be bat egin dau horregaz. Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak hiztegi juridiko-parlamentarioa egiteko lankidetzarako hitzarmena sinatu eben 2014ko abenduan, eta lurraldeetako hiru batzar nagusiek bat egin eben lan horretan.

“Talde lan emonkorrean” oinarritu dan lehenengo fase honen amaiereak euskerea “indartzeko eta normalizetako” balioko dau, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak adierazo dauenez. Ana Otaduik eskerrak emon gura izan deutsez Euskaltzaindiari, hiztegia egiteko beharrean parte hartu daben teknikariei, eta bere karguan aurretik egon ziranei –Anton Aurre, Aitor Esteban eta Ana Madariaga–, “gure hizkuntzaren normalizazinoa bultzatzeko gai izan ziralako, gure bizkaierearen aberastasuna eta aniztasuna baztertu barik, beti be Euskaltzaindiaren orientabideak, arauak eta iradokizunak jarraituz”.

Lotutako artxiboak: