Aurreko Albisteak

Beste erakusketa bat Batzar Nagusietan: Ander Etxanizen eta Luz Estefaníaren "ago-txilci"

Bizkaiko Batzar Nagusiek urte honetako lehenengo erakusketea zabalduko dabe, UPV-EHUko Arte Ederretako Fakultadeagaz aurrera daroen lankidetzarako hitzarmenaren barruan. Ander Etxanizen eta Luz Estefaníaren “ago-txilci” erakusketak Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoa arte modernoz beteko dau gaurtik martiaren 3ra arte.

Leioako Campuseko Pintura departamenduko arte harrobi emonkorretik urtendako Etxanizek eta Estefaníak arte-alkarrizketea daukie eta bertan, hogei artelan ingururen bitartez, paisajeagaz erlazionautakoa sentitzeko modu “ia geologikotik” lantzen dabe, tonu gama okreetan, arreetan eta grisetan oinarrituta, batez be. Moltsoak, “paisajean lurra deitu daikegun horretan sakontzen daben barruko ikuspegiak, emozinoak eta distirak nahastetan” dituen ekintzak sortzen ditu.

Joseba Eskubi artista eta Arte Ederretako Fakultadeko pintura irakaslearen berbetan, Anderren pinturea lerroen, planoen eta egituren sare “fina” da, “koadruan barruko erritmoa sortuz eta sentsazinoen aldamio-moltsoa eregiz”. Oñatiko artista gaztearen artelanetan, Eskubik “galdera barrietarako” bilakaerea ikusten dau, koadruan “bere burua islatzen dauen pintura-ispilua”, hain zuzen be.

Luz Estefaníaren olio-pinturei jagokenez, “enpastez eta erosinoz egindako mapa baten” bitartez egiten dira. Logroñon jaiotako artistak planoak bultzatzen ditu, alkarren kontra talka egin daien, eta ñabarduraz betetako geografia sortzen dau. Eskubik adierazo dauenez, denporeagaz, Luzen lanak apurka-apurka sinplifikauz joan dira “erabatekoago eta larriago” bilakatuz. Candaudap, bere aldetik, “alderdi telurikoetan, ezkutauta dagonaren distiraren azpian gertatzen dan munduan” eragina daukien lan batzuen sugarretan gelditzen da.

Beste edizino batean, Bizkaiko Batzarrek, uriaren erdialdean bozgorailu librea eskintzearen aldeko apustua egin dabe, Bizkaian prestautako artisten lana Bizkaiko gizarteari helduazoteko. “Ago-txilci” erakusketea martiaren 3ra arte egongo da zabalik uriaren erdialdean dagon Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6 – beheko solairua. Bilbo), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura, eta zapatuetan 14:00ak arte. Sarrera librea izango da.

Lotutako artxiboak: