Albisteak

Azken albisteak

  • DEIADAR MENDIEN EGUNA IRAILAREN 24AN, ZAPATUAN, OSPATUKO DA GORBEIAN

    Bizkaiko Batzar Nagusiek kordada barria zabalduko dabe, oso tradizino berezia ospatzeko. Kondairak aitatzen dau adarraren soinuak Gernikan egiten ziran Batzar Nagusien deialdia iragarten ebala. Irailaren 24an, zapatuan, soinu horixe izango dabe gidari Deiadar Mendien Eguneko XVII. edizinoan Gorbeiara joango diran guztiak. Bizkaiko mendirik garaiena izango da ospakizun horren agertokia.  Azken edizino biak, pandemiaren ondorioz, bertan behera geratu ziran eta aurton Gorbeiaren txandea zan, aurreko urteetan beste lau Deiadar-Mendietarako (Ganekogorta, Kolitza, Sollube eta Oiz) igoerak eginda egozan-eta.

Berdintasunari buruzko berriak

Erakunde adierazpenak