ALDERDI POLITIKOAK EUREN IZENDAPEN-AGIRIAK AURKEZTEN HASI DIRA BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAN

  • Bizkaiko Batzar Nagusietako Erregistroak 26 hautetsiren dokumentazinoa jaso dau gaur, eta holan hasierea emon jako parlamentua osotzeko osokorako deialdia egiteko epeari, Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkarien herenak baino gehiagok hartu dauelako parte.
     
  • Bost alderdi politikotako 24 emakume eta 27 gizon dagoz deituta datozan egunetan Batzar Nagusien Bilboko egoitza administratibora, hauteskunde batzordeak emondako izendapen-agiriak aurkezteko.

 

(Bilbon, 2023ko bagilaren 12an). Maiatzaren 28ko hauteskundeetan aukeratutako 26 batzarkidek euren izaerea egiaztau dabe gaur Bizkaiko Batzar Nagusietako Erregistroan. Ana Otadui Biteri Batzar Iraunkorreko Lehendakariak dauka orain Gernikako Batzar Etxean 2023-2027 agintaldi barria osotzeko bilkurarako deia egiteko ahalmena. 

Dokumentazinoa erregistretan lehenak EAJ-PNVko ordezkariak izan dira. Horreen ostean, Batzar Nagusietako erregistroak Elkarrekin Podemosetik eta PPtik aukeratutakoen izendapen-agiriak jaso ditu.

Joan dan udal eta foru hauteskundeek parlamentu ia parekidea itxi dabe datozan lau urteetarako, eta sei jarlekuren kolore politikoaren aldaketea azpimarratu behar da. 51 jarlekuak aurreko legealdian ordezkaritzea izan eben bost alderdi bardinen artean banatuko dira: EAJ/PNV, EH Bildu, PSE-EE, PP eta Elkarrekin Podemos. Aldaketarik ez badago, Batzar Nagusiak 24 emakumek eta 27 gizonek osotuko ditue. 26 arpegi barri egongo dira hemizikloan.