ALDERDI GALEGISTEAREN ORDEZKARI NAGUSIEK GERNIKAKO BATZAR ETXEA BISITAU DABE

  • Ana Otaduik, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak, Galiziako alderdi horren ordezkaritza zabala hartu dau Legebiltzarrean, Xesús Manuel Suárez García presidentea eta Francisco López “Chesqui”·idazkari nagusia buru.

 

(Gernikan, 2024ko zezeilaren 29an). Alderdi Galegistaren buruzagi nagusiek  Gernikako Batzar Etxea bisitau dabe gaur, alderdi politiko horrek euskal politikagintzako personaia garrantzitsuak (Jose Antonio Agirre Euskadiko lehenengo lehendakaria eta Manuel de Irujo II. Errepublikako Justizia ministroa, esaterako) omentzeko antolatu dauen bidaia baten testuinguruan. 

Galiziako alderdiaren ordezkaritza zabala honako honeek osotu dabe: Xesús Manuel Suárez García, presidentea; Francisco López “Chesqui”, idazkari nagusia; Xan Leira, zinemako editore, zuzendari eta ekoizlea, alderdiaren Batzorde Nazionaleko kidea; eta Antonio Dieter Moure, Galiziako CEOEko presidente ohia eta Batzorde Nazionaleko kidea.

Alderdi Galegistaren ordezkariei harrerea egin eutsen atzo Iñigo Urkullu lehendakariak Gasteizen, eta, ondoren, topaketea egin eben Galiziako kolektibidadearen Euskadiko ordezkariakaz. Topaketa horretan, Castelao e os irmáns da liberdades dokumental luzea emon zan, eta berbea hartu eben Leirak, filmaren zuzendariak, eta Iñaki Anasagastik, Castelao e os Vascos liburuaren egileak.